2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

OOOOHHHH... AZKEN EGUNA!

Irakasgaiaren azken eguna heldu da ... Blog honi esker ikasturte osoan zehar egindako lan guztia aurkezten dizuegu, lan handia egin dugu eta espero dugu zuen gustukoa izatea. 

Hurrengo bat arte!!!!
                                    

HAMASEIGARREN EGUNA



Gaurko egun honetan, Abenduaren 10ean, praktikako lanei buruzko aurkezpenekin jarraitu egin dugu. Aurkezpena egin duten lehenengo taldeak TIC-TAC-TEP kontzeptuei buruz hitz egin digute.  Talde honek aurkezpena modu praktiko batean egitea erabaki dute eta horretarako, bideo bat prestatu dute. 


Bideo honetan, TIC-TAC-TEP kontzeptua azaldu duteegi istorio entretenigarri baten bitartez. Bertan, istorioa kontatzeko haien ahotsak sartu dituzte eta internetetik ateratako irudiak txertatu dituzte. 


Beraien site-aren linka honako hau da:




Bigarrenak, EGIZU KLIK taldea izan da. Honen lana, IKTekin JOLASTUZ izan da. Beraien aurkezpenean, haurrek IKTen bidez hainbat jarduera egitea proposatu dituzte. Jarduera aproposak izan direla iruditu zaigu eta eskoletan aplikatu behar direla uste dugu. 

Talde honen blogaren linka honako hau da:

Egizu klik klak klok

                                   
                                


Gero,  AMETSAK AIREAN taldea izan da haien lana aurkeztu digutenak. Kasu honetan, REGGIO EMILIA eskolak aurkeztu digute. Bertan beraiek egindako bideo bat aurkezten saiatu dira baina arazo teknikoak izan dituzte eta bideoa hurrengo egunean erakustea erabaki dute. Beraien aurkezpenarekin amaitzeko, haien proposamena azaldu digute. 

Talde honen blogaren linka honako hau da:

http://ametsakairean.blogspot.com.es/
                                  


Amaitzeko, azken taldeak guk izan gara, Etorkizunaeraikiz taldea hain zuzen ere eta gure lana IRAKASLEEN PORTFOLIOAK buruzkoa izan da. 

Gure lana aurkezteko, alde batetik, guk egindako bideoa erakutsi dugu portfolioak zer diren, helburuak, abantailak ... kontzeptuak azalduz. Ondoren, gure site-a nola dagoen antolatuta azaldu dugu, bi portfolioen arteko azterketa egin dugu (portfolio ideala eta eskasa) eta amaitzeko, gure proposamena azaldu dugu, talde bakoitzak bere blogan sarrera bat sortzea portfolioei buruz duten iritzia adieraziz eta haien portfolioa ebaluatuz hain zuzen ere. 

Esan beharra dago, aurkezpena egin aurretik nahiko beldurtuta geundela uste genuelako txapa bat izango zela eta klasekideak aspertuko zirela baina aurkezpena amaitzean oso gustura amaitu genuen, besteen parte hartzea susmatu dugulako eta ez dela hain aspergarria izan konturatu garelako.  

Gure blogaren linka honako hau da:



                                          

2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

HAMABOSGARREN EGUNA

Gaurko egun honetan, praktiketan aukeratutako gaien inguruko aukezpenak egitea suertatu  zaigu. Aurkezpenak egiten lehenengo taldea Magikateritza izan da eta hauek bideoaren inguruko azalpenak eman dizkigute. Aurkezpena egiteko Magikateritza izeneko Google Sites-a erabili dute. Magikateritza Bertan bideoen inguruko hainbat motatako informazioa erakutsi digute. Adibidez, bideoak egiteko zein programa dauden azaldu digute eta horien artean Windows Movie Maker eta Sony Vegas dira ezagunenak.


Horrekin batera, bideoak igotzeko eta erreproduzitzeko programen artean, youtube eta vimeo direla nabarmenenak esan digute.

Aurkezpenarekin jarraitzeko, gaia prezi baten laburbildu dutela erakutsi digute eta hori ere euren Google Sites-era igo dutela. Amaitzeko, bideo bat erakutsi ziguten "subes y bajas la vida es asi" izenekoa. Ikus ezazue! 



Aurkezpenetan bigarrrenek, bretxa digitala azaldu behar zuten taldea izan da.
Euren azalpenekin hasi baino lehenago, taldea bi zatitan banatzea eskatu digute eta talde erdiak baliabideen bidez (ordenagailua) eta gainerakoek inolako baliabiderik gabe (idatziz) karibeko arrainen inguruan idatzi behar izan dugu. Behin hori eginda, azalpen bat eman digute nola baliabide teknologikoak izateak izugarrizko eragina daukan horrelako kontuetan. Jarraitzeko,  eurek egindako Wikitaldea izeneko Google Sites-a erakutsi digute. Wikitaldea Amaitzeko, bretxa digitalaren inguruko bideo bi ikusi ditugu. Goza ezazue!



Hurrengo taldearen proiektua ipuinak eta IKTak izan da. Ipuina kontatzen hasi aurretik, aurkezpeneko informazio guztia euren adoretsuak izeneko blogean dagoela esan digute. Aurkezpenarekin hasita, gaian kokatzeko aurkezpen bat egin digute eta proiektua gako hitz batekin hasi zutela esan digute, ipuinak hitzarekin hain zuzen ere, Haur hezkuntzan ipuinak ezinbestekoak baitira. Hori helburutzat izanik, ipuin elektroniko bat egin dute 4 urteko umeentzat bezalakoa. Hala ere, esan beharra dago, bidean krisi batekin aurkitu zirela eta hona hemen eurek izandako zalantza batzuk:

- Nola banatu lana?
- Zein eduki jorratu ipuinean?
- Zein ipuin sortu?
- Nundik sortu ipuina?
....

Hala ere krisi horri aurre egin zioten eta ipuinarekin hasi zirela kontatu digute. Ipuinaren ezaugarri batzuk honako hauek dira:
- Hiri eta mendietako bizitza aurkeztu.
- Aukeratzeko autonomia ematen zaio haurrari.
- Errealitatea lantzen du irudiekin.
- Arau sozialak.
- Protagonistak ez dauka zentzurik.
...

Lan hau burutzeko erabili zituzten tresnen artean Story Bird erabiltzea erabaki zuten hasieran batean baina erabiltzeko oso zaila iruditu zitzaienez azkenean euren ipuina Power Point baten bidez egitea erabaki zuten. Bestalde, Paint, Prezi, Google Sites... eta bestelako programa batzuk ere erabili izan dituztela esan digute.

Jarraian, egindako lanean zer arazo izan zituzten eta zer hobetuko luketen kontatu digute.

Aurkezpenarekin amaitzeko, eurek sortutako ipuina kontatu ziguten.

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

HAMALAUGARREN EGUNA

MODULU ASTEA!
Aste honetan, abenduak 2-6, ez dugu ohiko klaserik izan, modulu astea izan baita, modulu lana bukatzeko azken astea! Guk jada amaitu dugu modulu lana, eta horregatik astelehenean aurkezpena prestatzera joan ginen taldekide baten etxera. Lana bideo baten bitartez aurkeztuko dugu. Bertan, telesai batean egongo bagina bezala jokatzen dugu, eta erreportaiak eginez, gure arazoa eta irtenbideak azaldu. Bideoa oso barregarria da.
Bideo hau grabatzeko egun osoa behar izan genuen, hala ere, oso dibertigarria izan zen eta talde moduan oso ondo moldatu ginen.
Aurkezpena bihar izango da, hau da, ostegunean. Espero dugu guztion gustukoa izatea, eta barre algarak egitea!

Besterik barik, bihararte irakurleok!

2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

HAMAHIRUGARREN EGUNA

Atzo esan bezala, gaurkoan zenbait kontzepturi buruzko azalpenak amaitu ditugu. Guri RSS-ak azaltzea suertatu zaigunez, horien azalpena gehiago garatu dugu, eta besteen aurkezpenetatik ideia garrantzitsuenak hartu ditugu eta hemen jarri, ulergarria izan daiten.
RSS
RSS-ak (Really Simple Syndication) Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. RSS irakurle bat edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortu daitezke, gune horietara jo gabe. Hau da, adibidez, RSS batean harpidetuz gero, interesatzen zaizun informaziorekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Hobeto ulertzeko, adibide bat jarriko dugu: “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. Honela, informazio eta zerbitzuen eskuraketa errazten da.
Etiketak
Etiketak hitz klabeak dira. Jartzen ditugun hitzak, alde batetik bilaketak errazteko, eta bestetik lana antolatzeko.
Honen adibide argia twitterra da, ia guztiok erabiltzen dugun sare soziala. Bertan, askotan # ikurra jartzen dugu, eta hori klikatuz gero, hitz hori agertzen den bilaketa guztiak agertzen dira.
Gainera, etiketak asko erabiltzen ditugu gure blog-ean ere. Sarrera bakoitzaren hitz klabeak (etiketak) jartzen ditugu sarrera bat bukatu eta berehala.
Etiketei, TAG ere deitzen zaie.
Creative commons
Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Hau da, bertan legalak diren irudiak, lanak, bideoak... daude eta guk har ditzazkegu gure lanak egiteko.
Hemen, interesgarria iruditu zaigun esaldi bat uzten dizuegu:
"Si no existe posibilidad de exclusión, si algo no puedo evitar que sea utilizado por otros,
no existe propiedad."
David de Ugarte
Hau da, ezagutzaren gainean jabetzak zehazteak zentzurik ez daukala.
 
Folksonomia 


2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

HAMABIGARREN EGUNA

Gaur, irakasleak zenbait kontzepturen inguruan bilaketa bat egiteko eskatu zigun, besteak beste: etiketak, RSS, Creative Commons, folksonomia... Talde bakoitzak horietako kontzeptu bat aztertu behar izan du eta gero guztiei era egoki batean azaldu. Guri RSS-ak suertatu zaizkigu. Gai hauen azalpen txiki bat urrengo eguneko sarreran duzue, izan ere, talde guztiek ezin izan dute aurkezpena burutu, denbora falta dela eta.

Beste alde batetik, esan beharra dago gaur azaroak 25 dela, eta sarrera honen izenburu bezala egun hau azpimarratu dugu. izan ere, gaur emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun garrantzitsu hau 1981. urtean aintzatetsi zen Bogotan, Kolonbian, Mirabal ahizten hilketa bihotzgabearen oroipen gisa. Hiru ahizpa hauek Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren eta Rafael Trujillok, dominikar gobernariaren aginduz erailak izan ziren. Bertan, emakumeek sistemakiko jasaten duten genero indarkeria salatu zen, etxe barruko tratu txar psikologiko eta fisikoetatik, bortxaketa, tortura sexuala eta estatuko indarkeriararte. 

Geroztik, egun hau urtero ospatzen da. 

Beldur barik web guneak (www.beldurbarik.org) gai honi buruzko informazioa eskaintzen digu, eta baita zenbait bideo ere. Bideo horiek sortzeko edonork parte-har dezake eta guztien artean hoberena aukeratzen da. Hona hemen bideo bat:



 
Datu bezala, gizonen indarkeriaren ondorioz hildako emakume kopuruak honako hauek dira:
2010 ean, 73 emakume.
2011 an, 61 emakume. 
2012 an, 52 emakume.
2013 an, 38 emakumetara jaitsi da. 
2014 ean, zenbat izango dira ? Espero dugu honekin amaitzea eta biktimarik ez egotea.




Horrelako egoeran aurkitzen diren emakumeak, beldurrari aurre egin eta laguntza eskatu!

2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

HAMAIKAGARREN EGUNA

Gaurkoan, klasean sartu eta berehala, "Google Drive"-aren inguruko azalpen bat eman digu irakasleak, nola dokumentatzaileen lana errazteko beraiei URL-a bidaliz egin dezakegun. Esan beharra dago guri plataforma hau ezaguna egiten zaigula, izan ere, modulu laneko dokumentuak konpartitzeko erabiltzen dugu. "Google Drive"-a oso erabilgarria da norberaren lanak gainontzekoekin partekatzeko. 

Beste alde batetik, lana bideratzeko irakasleari laguntza eskatu diogu. Oso galduta ikusi dugunez gure burua, hutsetik hastea pentsatu dugu, ea ideiak burura etortzen zaizkigun. Hori dela eta, zenbait artikulu irakurriko ditugu datorren egunerako.

Esan beharra dago, bihar ez daukagula klaserik, ezta etzi ere ez, LOMCE-ren kontrako greba dela eta.
Ea guztion artean zerbait lortzen dugun!